Euskal Herriko musikaren industriaren ahotsa gara
MIE (Musika Industriaren Elkartea) Euskal Musikaren Industriako enpresak biltzen dituen elkarte bat da, sektore ezberdinetan jarduten duten eragileak elkartzeko eta industrian duen eragina sendotzeko helburuarekin. Euskal musika-industriaren arloko enpresentzat erreferentziazko gunea izatea du xede, haien beharrak eta interesei erantzunez eta lankidetza sustatuz.
Hori dela eta, MIEk hiru jarduera-eremutako antolaketa egitura bat ezarri du:
Diskoetxeak, Grabazio-estudioak, Argitaletxeak
Sustatzaileak, Kudeatzaileak, Agenteak
Soinua, Argiztapena, Backline, etab.
Antolaketa-egitura horrek elkarteari aukera ematen dio euskal musika-industriaren interes orokorrak defendatzeko, baina baita sektore bakoitzaren interes espezifikoak babesteko ere.
Gaur egun, elkartea hainbat gairen inguruan ari da lanean, bazkide diren enpresen jarduerarekin lotuta: kultura-industriako beste elkarte profesionalekin harremanak izatea, sektoreko enpresekin batzordeak osatzea, prestakuntza, komunikazioa eta abar.
Musika industriaren interes profesionalak eta laboralak, sozialak eta kulturalak aktiboki defendatzeko.
Ideiak eta esperientziak trukatzeko.
Pareko beste erakundeekin harremanetan egoteko eta elkarlanean aritzeko.
Erakunde desberdinekin (instituzio publikoak, enpresak edo pertsona fisikoak eta juridikoak) sektoreari interesatzen eta eragiten dioten gaiei buruzko akordioak egiteko.
Gure musika egonkortzen eta hedatzen eta musika-industria indartzen laguntzen duten programa instituzionalak bultzatzeko.
Gure bazkide diren enpresei sektorearen errealitatearen egunerokoari buruz berri emateko tresna izateko.
Legezko oharra eta pribatasun politikaCookie politikakoordinatzaile@mieelkartea.eus ©2025 MIE Elkartea