albisteak

Euskal Musika Industriaren munduan gertatzen ari den guztia.

MIEtik MUSIKAra 2026

MIEtik MUSIKAra ekimenaren bigarren edizioak Euskal Herriko zuzeneko musikaren oinarriak omenduko ditu

MIE – Musika Industriaren Elkarteak MIEtik MUSIKAra ekimenaren bigarren edizioa aurkeztu du, Euskal Herriko zuzeneko musikaren ekosistema balioan jartzeko eta sektoreko eragileen arteko topagune izateko helburuarekin.

Musika ez da bere kabuz gertatzen den zerbait. Kontzertu bakoitzaren atzean, areto bat betetzen den bakoitzean edo musika entzuten dugun une bakoitzean, badago hori posible egiten duen sare zabal eta konplexu bat. Bigarren edizio honetan, MIEtik MUSIKARA ekimenak sare hori ikusarazi eta indartu nahi du, elkargune bat eskainiz: elkartzeko, entzuteko eta Euskal Herriko zuzeneko musikaren etorkizuna elkarrekin eraikitzen jarraitzeko.

Aurtengo edizioak, gainera, iraganari begiratzeko gonbita egiten du, gaur egungo musika industriaren oinarriak jarri zituzten ibilbideak aitortuz. Horrela, hiru erreferente nagusiren ibilbideak omenduko dira: Amaia Apaolaza, Lurdes Iriondo eta Tio Pete Estudioa.

Ekitaldia apirilaren 16a ostegunean ospatuko da Bilboko Azkena Aretoan, arratsaldeko 19:00etan hasita. Saioa Ana Goitia-k aurkeztuko du, eta musikaren industriaren ospakizun kolektibo izatea nahi dugu.

Instagram MIEFacebook MIE
MIE WhatsApp
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean antzematea edo gure taldeari interesgarri eta erabilgarrien iruditzen zaizun webguneko atalak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.