Formakuntza: Sexu-erasoen aurkako protokoloa musika industriaren profesionalentzat

Zure ekitaldiak errespetuzko espazio seguruak bihurtu! Musika ekitaldien antolaketan profesionala zara? Etor zaitez musika industriaren profesionalentzat sexu-erasoen aurrean jarduteko protokoloei buruz antolatu dugun formakuntza saiora.
Azaroak 20 Osteguna // 11:00 – 13:00 // Euskalduna Jauregia (5A Gela)
// Izen ematea: https://labur.eus/formakuntzaMIE
// Ikastaroko edukiak:
– Jazarpen moten identifikazioa.
– Arrisku-egoeren identifikazioa.
– Esku-hartze eraginkorreko protokoloak.
– Sexu-eraso baten aurrean nola jokatu: zer egin eta zer ez egin.
– Ingurune seguru eta atsegina sortzeko estrategiak.
– Zure taldea sentsibilizatzeko eta trebatzeko tresnak.
// Nork gidatuko du formakuntza?
Jose Manuel López de la Manzanara, Lagun Consulting-eko ekitaldien segurtasun-zuzendaria. Gaur egun, Surne Bilbao Basket, Premios Feroz, SD Amorebieta, Barakaldo FC eta beste hainbat ekitaldiren segurtasun-arduraduna da. Sexu-erasoen aurkako protokoloetan aditua da, eta aitzindaria izan da halako protokoloak ezartzen Espainiako lehen zinema-sari nazionaletan, lehen zein bigarren mailako futbol-taldeetan, eta ACB Ligako lehen saskibaloi-taldean.
// Zergatik da garrantzitsua?
Musika-ekitaldiak ospakizun eta gozamenerako lekuak izan behar dira, baina baita errespeturako eta babeserako ere. Ikasitako protokoloekin, parte-hartzaile, artista eta langile guztien segurtasuna bermatuko duzu, eta indarkeria eta diskriminaziorik gabeko giroa sustatuko duzu.
// Nori zuzenduta dago?
Ekitaldien antolatzaileei, ekoizpen-teknikariei, segurtasun-langileei eta sexu-erasoen prebentzioarekin konprometitutako musika-sektoreko profesionalei. Ez galdu aukera hau! Elkarrekin, eraiki dezagun etorkizun bat, non musika errespetu eta konfiantza giroan entzuteko aukera izango dugun.




