Musika Industriaren Elkartea

  • Ekainaren 21a Musikaren Eguna dela aprobetxatuz, Musika Industriaren Elkartetik (MIE) % 4 BEZ bakarra eta supermurriztua aldarrikatzen dugu (liburuek, aldizkariek eta egunkariek dutena), kultur jardueraren fase guztietan, ekoizpen/sorreratik hasita kontsumo/erakusketaraino, eta baita parte-hartzaileentzat ere, hots, artistak, ekoizleak eta publikoa.

    BEZ kulturala ez da soilik zuzeneko ikuskizunen sarreretara mugatu behar. Kultura oinarrizko behar bat da biztanle guztientzat, eta botere publikoek haren sarbidea bermatu behar dute. Horregatik, kultur jardueraren fase guztiei eman behar zaie tratamendu fiskala, eta ez soilik erakusketari; alegia, prozesuan parte hartzen duten pertsona guztiak aintzat hartu behar ditu, eta ez soilik ikusleak. % 10 BEZ murriztua zuzeneko ikuskizunei soilik aplika dakieke, hau da, kontzertuetako sarrerei, eta ez jarduera musikalari orokorrean. Artikulu berriaren “zuzenean” hitza izan zen, hain zuzen, horren guztiaren parte ere baden industria diskografikoa kanpoan utzi zuena.

    Horrek esan nahi du kontzertu bat emateko beharrezkoak diren gainontzeko zerbitzuei % 21 BEZ aplikatu behar zaiela. Horrela jasoko dute fakturetan arlo ezberdinetan jarduten duten enpresek: ekipoen garraioa, soinu-instalazioa, sustapena, kartelgintza, sarrera-banaketa, argiteria…

    Gogoratzen dugu, halaber, BEZ berria bere garaian emandako % 8 igoera baino handiagoa dela, eta Norvegiak (% 0) eta Suitzak (%2,5) eta Europar Batasuneko beste estatu kideetako batzuk, Alemaniak (% 7), Frantziak (% 5,5) eta Holandak (% 6) kasu, dutena baino handiagoa ere.

    Zergatik kulturak BEZ supermurriztua eduki behar du?

    • Estatuan lana eta aberastasuna sortzen dituen sektore ekonomiko bat da.
    • BEZ supermurriztua ez edukitzeak euroguneko gainontzeko herrialdeekin lehiakortasuna galtzea dakar; horren ondorioz, inork ezingo du kultur ekitaldietara joan, gainontzeko europarrek ez bezala.
    • Kultura guztion ondasun bat da, eta botere publikoek babestu egin behar dute.

Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak