Musika Industriaren Elkartea

Jarduera eremuak

Helburu horiek betetzeko, elkarte moduan burutzen dugun lanean hiru jarduera-eremu hauek azpimarra ditzakegu

BAZKIDEENTZAKO ABANTAILAK

Bazkideek beren kezkak, ekarpenak, esperientziak eta ezagutzak elkarbanatzen dituzten eztabaida-lekua izateaz gain, saiatzen gara MIEko bazkide izateak balio erantsia eman diezaiela bazkideei. Hori dela eta, gauza zehatzak ematen saiatzen gara, gure bazkideen enpresei lagun diezaieketenak.

  • 1 Sektoreari buruzko informazio eguneratua bidaltzea: diru-laguntzak eta laguntzak, lehiaketa publikoak, programa pribatuak, etab.
  • 2 Laguntza publikoetan aholkularitza
  • 2 Akreditazio-deskontuak azoketara eta festibaletara joateko.
  • 3 Bidaia-poltsa azoketara joateko.
  • 5 Gure datu-baserako sarbidea
  • 6 Sabadell Bankuarekin hitzarmena
  • 7 Viajes Amaiarekin hitzarmena
  • 8 Doako prestakuntza-ikastaroak
  • 9 Zure proiektuak komunikatzeko gure web-orria eta sare sozialak erabili ditzakezu




JARDUERA EREMU INSTITUZIONALA

Administrazioekin hitz egitea nahitaezkoa da sektorearen ezinegonen eta proiektuen berri emateko eta erakundeetatik programen garapena nola planteatzen duten jakiteko; baita publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza areagotzeko ere, industria kulturalen eta sortzaileen mesedetan.

  • 1 Sektorearen alde erakunde ezberdinekin lan egiten dugu
  • 2 Autonomia-, probintzia- eta toki-administrazioekin eta gure jarduerarekin zerikusia daukaten erakunde ezberdinekin solasean aritzeko bide irekiak mantentzen ditugu.
  • 3 Euskal Herriko Musika Bulegoaren (EHMBE ) proiektuan parte hartzea bazkide fundatzaile moduan.




JARDUERA EREMU EZ INSTITUZIONALA

Erakunde independentea garen aldetik, musika-industriaren interesak defendatzeko interesgarri deritzogun eztabaida-guneetan parte hartzen dugu, eta debate interesgarriak sortzen direnetan ere bai, industria sortzaileekin eta kulturalekin zerikusia daukaten esperientziak partekatu ahal izateko.

  • 1 KZB (Kultura Zuzenean Bizirik) plataforman parte hartzea.
  • 2 Hizketakide eraginkorra erakunde pribatuen aurrean.
  • 3 Egungo BEZaren kontra aldarrikatzeko ekintzetan parte hartzea; esaterako, Musikarik Gabeko Egunean.




Gure asmoa elkarte moduan hazten joatea da, elkarteen beharrei erantzutea eta zerbitzurik onenak ematea euskal musika-sektorearen mesederako.

Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

Kookiak