Musika Industriaren Elkartea

  • MEDIA Euskadik eta Europa Creativak  2022-2023rako laguntzak irekita daude, eta horrekin laguntzeko webinar bat antolatu dute. Urriaren 11an izango da, 10:00etan, eta, bertan, musika sektoreko erakunde eta profesionalek eskatu ditzazketen laguntzei buruzko informazio eguneratua eskainiko da. 

    Jorratuko diren deialdien artean, MusicAIRE-k antolatzen duena, edota Culture Moves Europe-k antolatzen duena aurkitu daitezke, besteak beste. Gainera, saioan kasu praktiko bat ikusiko da: Dantz Point Europe proiektu kooperatiboa. 

    Deialdian edota webinarrean interesa izanez gero, esteka honetan webinarrera izena eman dezakezu. Edo, bestela, diru laguntzari buruz gehiago irakurri nahi izatekotan, hemen irakurri dezakezu programa osoa.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak