Musika Industriaren Elkartea

  • Pandemia dela eta, 2020 eta 2021eko Ezca Festeko edizioa bertan behera geratu ziren, baina aurten bueltan dator zeharo indarberrituta. Errioxan ospatzen den festibal honetaz gozatzeko aukera izango duzue uztailaren 29 eta 31 bitartean. Ezca Fest Emankor sareak antolatzen du, MIEko bazkidea.

    “Normalitatera bueltan” lelopean, aurtengo edizioan artista paregabeak egongo dira. Euskal musikari batzuk ere bertan egongo dira, Gatibu taldea kasu. Ostiraleko sarrerak doakoak dira, eta larunbatekoak 15€tan daude. Adi egin larunbateko ekitaldiari, zenbait sorpresa prestatu dituzte eta!

    Informazio gehiagorako bisitatu Ezca Fest webgunea.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak