Musika Industriaren Elkartea

  • Eusko Jaurlaritzak KSI BERRITZAILE+ diru laguntza eskatzeko epea ireki du, Kultura- eta Sormen-Industrien Berrikuntza-Funtsa. Eskaera egiteko epea uztailaren 27an amaitzen da. 

     

    Diru-laguntza hauekin potentzial berritzaile handia duten proiektuak aurrera joatea lortu nahi da, besteak beste. 

     

    Guztira, 700.000€ emango dira proiektu diferenteei. Kantitate horren erdia 2022. urtean emango dira, eta gainerakoa 2023. urtean. Kontuta hartu behar da gehienez jota, proiektu batek 50.000€ jaso ahal dituela.

     

    Betekizunei dagokionez, egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea derrigorrezkoa da. Gainera, zergen eta Segurantza Sozialaren arloko betebeharrak eguneratuta egon behar dira. Horretaz gain, eskaera egiteko proiektuak 10.000€ aurrekontua izan behar du gutxienez. 

    Informazio gehiagorako, edo eskaera egiteko hemen klik egin.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak