Musika Industriaren Elkartea

  • Hau da datorren azaroaren 17 an burutuko dugun Musika Industriaren finantziazio publiko eta pribatuari buruzko jardunaldiaren programa osoa.

    Hauek dira izena emateko baldintzak: PLAZA MUGAGABEAK.

    • Izena emateko epea: 
      • Azaroaren 9tik 16ra arte. Epemuga azaroaren 16ko 14:00etan itxiko da.
    • Izena emateko modua:
    • Baldintzak:
      • Bazkideak: doan. 1 pertsona enpresa bakoitzeko. Bazkideek pertsona bat baino gehiago bidali nahi badute enpresa bakoitzeko, koordinatzaileari adierazi beharko diote. Behin izena emateko epea amaituta, oraindik plazarik baldin badago, koordinatzaileak eskaera onartu edo ukatzen zaien jakinaraziko die.
      • Bazkide ez direnak: 30 € pertsona bakoitzeko. Gehienez 15 pertsona. 30 € ordaintzen duten kanpo-eragileek MIEko bazkidetza egin nahi badute eta onarpen-baldintzak betetzen badituzte, aukera izango dute zenbateko hori MIEko sarrera-kuotatik deskontatzeko.
    • Ordainketa-modua: 
      • Transferentzia bidez, edo eskudiruz jardunaldiaren egunean bertan.
    • Bazkaria: 
      • Jardunaldia bukatu ondoren, antolakuntzak nahi duten parte-hartzaile guztiei bazkaltzera gonbidatuko die.

    EGITARAUA

    • 09:00 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
    • 09:10 Finantzazio-iturri publikoak.
      • Eusko Jaurlaritza
      • Bizkaiko Foru Aldundia
      • Gipuzkoa Foru Aldundia
      • Behaz (Promozio Ekonomikoa)
    • 10:10 Finantzazio publikoari ekiteko moduari buruzko taldeko ariketa praktikoa.
    • 11:00 Bateratzea.
    • 11:30 Kafea.
    • 11:45 Finantzazio-iturri pribatuak.
      • EUSKALTEL (Nerea Lupardo)
      • LABORAL Kutxa (Ane Doistua)
      • La Salve (Jon Ruiz)
      • Alzola Basque Water (Asier Zabarte)
      • MUWOM (Roberto Carreras)
    • 13:00 Finantzazio pribatuari ekiteko moduari buruzko taldeko ariketa praktikoa.
    • 13:45 Bateratzea.
    • 14:15 Laneko bazkaria.
    • 16:00 Kafea eta ondorioak.

    Izen ematea eta informazio gehiago koordinatzaile@mieelkartea.com .

    PROGRAMA (2)


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak