Musika Industriaren Elkartea

  • 2016 MIN Sariak

    Musika independientearen MIN Sarien 8. edizioa abian da. UFI elkarteak antolatutako sariak dira eta Madrilen ospatuko dira datorren apirilean.

    MIN Sarietan parte hartu ahal dute 2015 urtean zehar zigilu independiente edo autoedizioaren bidez, grabaketa edo album bat argitaratu duten artista guztiek.

    Aurten ere Musika Independientearen Sarietan, “euskarazko albumik onenari saria” kategoria egongo da, Etxepare Institutuak babestuta, MIE Elkarteren lankidetzarekin.

    Sari hauetan parte hartzeko, weborrian izena eman eta proposamena bidaltzea nahikoa da: www.premiosmin.com

    Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 16tik martxoaren 4a bitartean zabalik egongo da.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak