Musika Industriaren Elkartea

  • Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, Elkargik eta Triodos Bank, banku etiko europarrak, hitzarmen bat izenpetu dute, kultura-enpresei proiektuak gauzatzeko abala eta finantzaketa eskainiko diena, baldintza lehiakorretan.

    Akordioak bi erakundeek ETEei eta autonomoei kultura eremuan aritzen diren enpresa-proiektuak sendotzen eta garatzen laguntzearen aldeko bokazioari erantzuna ematen dio. Gainera, EAEko kultura-industriako enpresek bultzada jasoko dute kultura-proiektuak finantzatzeko, batez ere, ikus-entzunezko ekoizpenak.

    Ondo jakina da kulturaren sektoreko enpresek zailtasun gehiago dituztela kreditua eskuratzeko, ukiezinak direlako sektoreko langaiak eta zaila dutelako abala lortzea, edota kulturak eta finantzak ez dutelako elkar ezagutzen. Kulturaren eta sormenaren arloko enpresek finantzaketa eskuratzeko zailtasun iraunkor horri aurre egiteko,

     

    Baldintza onuragarriak

    Enpresek eta Elkargiri asoziatutako ekimen kulturalek baldintza onuragarrietan finantzazioa eskatu ahal izango dutela ezartzen du hitzarmenak, bai likidezia-operazioetan eta zirkulatzaile-eragiketetan eta baita inbertsio-eragiketetan (aktibo finkoa, higiezinak…) 15 urte arteko amortizazio epearekin.

    Gainera, lehen aldiz, bi erakundeek % 50ean partekatuko dituzte merkataritza-finantzaketa emateari loturiko arriskuak; Triodos Bankek eta Elkargiren berme-sistemak arriskua beregain hartzeak ETEek eta autonomoek finantzaketa lortzeko aukera gehiago izatea ekarriko du.

    Europako ikuspegia

    Hitzarmenari esker, Euskadi herrialde prestatua eta egokia izango da Europako Batasunak banka sektorearekin eta Europako Inbertsio Funtsarekin bultzatuko duen finantziazioa hartzeko, kultura sektore sortzaileak bere proiektuen finantziazioa eskuratu ahal izan dezan.  Finantza-instrumentu horiek dira: Creative Europe Berme Funtsa, eta PYME instrumentua (Horizon 2020 programaren menpekoa).

     

    Informazio gehiago:

    Elkargi

    Plaza Biribila, 4 – 48001 Bilbao (Bizkaia)

    Tel: 944 23 82 28


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak