Musika Industriaren Elkartea

  • MIE-k bere “Musika-Industriarako Enpresa-Kudeaketa Jardunaldia” ospatu zuen Bilborock-en joan den Azaroak 16an. Ekitaldiak industria, hezkuntza eta erakunde publikoen 25 ordezkari bildu zituen eta enpresa-antolaketari buruz hitz egin zen beste gai batzuen artean.

    Euskadiko Unibertsitatetik “arrakastaren gakoa enpresa-kudeaketa” –ri buruzko hitzaldia eskaini zuen Crisanta Elechiguerrak, Ekonomi eta Enpresa Zientzian Doktorea. Musika-industria “aldakorra” eta “arrisku altuko” sektorea da eta “gogoeta estrategikoa oso beharrezkoa egiten da”, seinalatu zuen. Etorkizuneko enpresa estrategikoki antolatu behar da  orainaldiko enpresa kudeatzen dugun aldi berean”. Gure enpresen bideragarritasuna ziurtatzeko beharrezkoa da kudeaketan formakuntza.

    Lorea Maguregui-k, UPV/EHU Ekonomi eta Enpresa Zientziean Doktoreak, “enpresa-kudeaketa gurekin ez doanik ezin dugula pentsatu” azpimarratu zuen. “Merkatuetan konfiantza sortzeko ez da nahikoa gu hura sinestearekin. Konfiantza neurtu daitezkeen datuekin sortzen da. Horrela zuzendariak animatu zituen kudeaketa-erreminta bezala Aginte Koadro bat sortzera non helburu estrategikoak  zehaztu daitezan. Hots, enpresaren lehentasunak markatzea eta helburuak neurtzea.

    Gardentasun-Legeari buruz Javier Corral-Lage-k, Administrazioan eta Enpresa-Zuzendaritzan Doktorea eta UPV/EHU-ko irakasleak hitz egin zizkigun. “Gardenak izatea sinesgarritasuna, legitimitatea eta konfiantza sortzen du. Zenbat eta gardenagoa izan, errazagoa da finantzaketa lortzea”, esan zuen.

    Kaferako etenaldiaren ondoren, empresa baten antolaketaren oinarrizko irizpideez hitz egin zigun Gatik-en aholkulariak, Ignacio Casas. “Enpresa guztiak 8 bloketan zatitu behar dute bere zereginak”, azaldu zuen. Zortzi blokeak Zuzendaritza eta Giza Baliabideak, Marketina, I+D+i, Produkzioa/Zerbitzua Ematea, Kalitatea, Komertziala, Administrazioa, eta Diseinu/Ingeniaritza Teknikoa.

    Bizkai-ko Foru Aldunditik, Kudeabide programaren arduraduna den Borja Lastra izan genduan,  Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru Aldundiek abiatutako programa non  kudeaketa-erremintak finantzatzen dira. Delirium Studios-ek Premie deitutako antzeko programan parte hartu zuen eta MIE-k bere esperientzia kontatzera gonbidatu nahi izan zuen. Asier Quesada-k, CEO-ak “dena airetik saltatu zuenean” ikusi zutela empresa-kudeaketaren garrantsia kontatu zuen. Pau Vargas-ek, Panda Artist zuzendariak, mahaian inguruan ere parte hartu zuen. “Gure langileek eta artistek mikro irekia beti dute gurekin”, azaldu zuen. “Akatsak egiten ditugu, baina nola hobetu beti galdetzen diogu elkarri”.

    Gure Elkarteko presidentea, Álvaro Sanz, izan zen  jardunaldia ixteko arduradura. MIE-k azken urtean lantzen ari den Plan Estrategikoari buruz hitz egin zuen labur. Datozen 4 urteetarako definitutako linea estrategikoak azaldu zituen eta baita zeintzuk izango diren gure ekintza zehatzak.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak