Musika Industriaren Elkartea

  • Musika Bulegoak eta MIE Elkarteak “Bizkaian zuzeneko musika sustatzeko pizgarri fiskalak” formakuntza antolatu dute.  Saioa presentziala izango da eta martxoak 15ean ospatuko da Zornotzako Zelaieta Zentroko Kontzertu gelan 11:00etatik 13:00etara. Formakuntza doakoa da baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

    Bertan izango dira Begoña de Ibarra, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendaria, eta Idoia Quintanilla eta Juan Sebastián Sanz, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun Sailekoak.
    Bi orduz, neurri hori abian jartzeko ardura duten pertsonek zehatz-mehatz azalduko dute kenkari berri horiek zertan dautzan, nor izan daitekeen onuradun eta zer kontzepturi aplika dakizkiekeen.

     

    Izena emateko

    Hemen sakatu

     

    MIEko Batzar Orokorra

    Egun eta areto berdinean, baina arratsaldezMIEko ohiko batzar orokorra burutuko da. Laster bidaliko dizuegu deialdia. Formakuntzan eta batzar orokorrean parte hartzen duten bazkideek bazkaria barne izango dute.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak