Musika Industriaren Elkartea

  • MIE elkartean (Musika Industriaren Elkartea), Euskal Musikaren Industriako enpresen interes profesionalen alde lan egiten dugu. Gure enpresen garapena bilatzen dugu, eta hobekuntzak lortu nahi ditugu lan arloan, arlo sozialean eta kulturalean.

    Beti pentsa izan dugu garrantzitsua dela musikaren in­dustriaren egoera zertan den, jakin ahal izateko, egungo azterketa errealetik abiatu beharra dagoela, azken ur­teetako bilakaera kontuan izanda, gure enpresen nora­bidean ALTERNATIBA ERAGINKORRAK bilatzeko. Ho­ri dela eta, EUSKAL MUSIKA INDUSTRIAREN DI­MENTSIOAREN AZTERKETA egin nahiko genuke. Gu­re ustetan, elkarrekin hausnarketa eginez, espe­rientziak, ezagutza, kritikak eta beharrizanak partekatuz, errazagoa izango da GURE ANTOLAKUNDEAK
    HOBETZEA.

    Azterlana profesionaltasun osoz egingo da. MIE elkar­tearekin batera, Peopleing Estudio enpresak egingo du azterlana. Datuen babeserako legea kontuan izanda, emandako datuak konfidentzialtasun osoz erabiliko dira.

     Ondoren, lotura edo esteka bi dituzue. Lehenengoan, proiektuaren ikusizko azalpena duzue eta bigarrenean, galdetegia. Modu arin eta azkar batez lagundu dezake­zue. Inkesta betetakoan, gure datutegira helduko da zuzenean eta uneoro konfidentzialtasuna bermatuko dugu.Jakina, galdetegiak jasotzeko epea zehaztu dugu. Abenduaren 19ra arte izango
    duzue epea zuen eran­tzunak bidaltzeko.

    Gogoan izan, alternatiba eraginkorrak bilatzeko, BE­NETAKO DIAGNOSTIKOA behar dugu, horregatik, ba­da, ZURE ekarpena eta laguntza beharrezkoak ditugu.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak