Musika Industriaren Elkartea

  • EAJ-PNV, EH-Bildu, PSE-EE, Podemos eta Ciudadanos-en ordezkariek, sektorearearen egoeraren diagnostikoa aztertu duen eztabaida jardunaldi batean parte hartu dute zuzeneko kulturan diharduten profesionalekin. PP-k ez jakintasunari egotzi dio ekitaldira ez gerturatu izana eta ondorengo eztabaidetan parte hartzeko gogoa adierazi du.

    Batipat, ESKENA(antzerki ekoizleak), MIE-ren(musika industria), ADDE (dantza), EAB (Aktoreak), ARTEKALE (kale antzerkia), UNIMA (txotxongiloak) eta ATAE (teknikariak) eta MUSIKAGILEAK(musikagileak) elkarte profesionalen ekimenez sortuta, bi alderdiek onuragarri bezain beharrezkoa deritzoten, sortzaileen eta politikarien ideia eta jokabideen elkartrukerako lehendabiziko eta ez-ohiko topaketa izan da.

    Honen ostean, ahots bateko akordioa lortu zuten europar testuingurura egokitzen de BEZ kultural baten aldarrikapenari buruz. Egun, 2013ko igoera ikaragarriaren ostean, Espainian %21ekoa da erantsitako zerga, eurozonaldeko altuena. Modu berean, sektoreko profesionalen zailtasun sozial, fiskal eta laboralak jorratzen dituen Kulturaren Estatutu Profesional baten ezarpenarekin erabateko adostasuna partekatzen dute.

    Era berean, hezkuntza eta zuzeneko kulturaren arteko kolaborazioa sustatzeko beharrarekin bat egin zuten, modu berezian ziklo pre-unibertsitarioetan, elkarlanaren onura aitortuz bai ikaslearen heskuntza prozesuarekiko eta baita ikaslearen ohituren eta adimen artistikoaren garapenerako.

    Gauzak horrela, kulturaren defentzarako manifestuan biltzen diren beste neurriekiko akordio maila desberdinak daude. Landu beharko liratekeen beste hiru neurrien alderdi nagusien identifikazioan bat egin da, baina ez hau egiteko modu zehazterako orduan, hurrengo debate baterako ondorengo gaiak geratuz: EAErako Publikoen Plan baten sorkuntza, Mezenasgoaren Kulturalaren Lege eza aintzakotzat hartuko duen proiektu fiskal bat martxan jartzea eta SAREA euskal antzoki sare publikoaren instituzionalizazioa.

    Hurrengo asteetan, alderdi guztiek eta KZB plataformako kideek, falta diren gaien inguruko adostasuna sustatzen duten ildoetan, lanean jarraitzeko asmoa adierazi dute, egungo zuzeneko kulturaren erronkak erantzungo dituen kultura politiken bigarren belaunaldi baten garapena osatzeko. Horretarako, elkartrukerako egutegi bat ezartzea eta, ekainaren 27ko hauteskueen ostean, bigarren bilera bat ospatzea adostu zuten.

    INICIO

     


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak