Musika Industriaren Elkartea

  • Primavera Sound-ekin lankidetza hitzarmen bat sinatu  ostean, MIE Elkarteko kideek, ekitaldirako akeditazioetan prezio eta baldintza bereziak izango dituzte.
    PrimaveraPro kongresua, musika-industriaren profesionalei zuzendutako topaketa da eta Primavera Sound musika ekitaldiarekin batera burutuko da Bartzelonan, maiatzaren 27 eta 31 bitartean.

    Urte honetan, PrimaveraPro topaketaren barruan, Kontzertu-Aretoetako Nazioarteko Lehenengo Kongresua eta Zigilu Independienteetako Nazioarteko Lehenengo Kongresua ospatuko dira.

     

    Mie bazkideentzako eskura ipini diren akreditazioak honako hauek dira:

    PrimaveraPro  + Kongresua: Basic: 190€ / Premium: 220€
    DayPro + Kongresua: kosturik gabe. DayPro akreditazioak topaketa profesionalerako sarbidea eta berarekin lotutako jarduerak barne hartzen ditu. Akreditazio honekin ezin izango da kontzertuetan sartu.
    Primavera Sound eta PrimaveraPro ekitaldietara joan nahi baduzue, jarri zaitezte gurekin kontaktuan.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak