Musika Industriaren Elkartea

  • Datorren urriaren 28an Basque Music at BIME jardunaldia burutuko da. Topaketan herrialde gonbidatuko (Frantzia) profesionalek parte hartuko dute. Bi merkatu hauen arteko desberdintasun eta antzekotasunei buruz hitz egingo dute bertako profesionalekin, honako gonbidatuen bateratze-lanak gidaturik: Miguel Martin, Donostia Kulturako programatzailea, eta Patrick Duval, Cenongo Le Rocher de Palmerreko programatzaile eta zuzendaria. Interpretazioaren munduko Jean Marie Ecay eta Naroa Gaintza izango ditugu, eta ekoizpen eta management arloko Jose Angel Serrano (Producciones Serrano) eta Aline Petitpain (A Gauche De la Lune) ere egongo dira solasaldi honetan.

    Desberdinak, gertukoak eta komuneko etorkizuna duten bi errealitate hauen arteko zubi-lana ekarriko duen topaketa izango da hau.

    Oharra: BIME-k sektoreko enpreseei doako akreditazio bana eskaintzen die, akreditazioa eskuratzeko: info@bime.net

    Informazio gehiago: info@musikabulegoa.eus


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak