Musika Industriaren Elkartea

  • Joaneko azaroaren 17an, Musika Industriaren Elkarteak (MIE) prestakuntza jardunaldia antolatu zuen musika-industrian espezializatutako finantzazio publikoari eta pribatuari buruz. Bigarren edizio honekin, elkarteak antolatutako tailerrak egonkortu ziren, musika-sektorearen 19 enpresatako 27 ordezkari bertaratu zirelarik. Finantzazioari buruzko jardunaldiaren gai nagusia laguntza publikoak eta babes pribatua izan ziren. Ezagutza praktikoak eta elkarrekintza lortzeko jardunaldi trinko honek gure inguruko finantzazio-iturriak ezagutaraztea zuen helburu. Ekitaldia bi bloketan banatu zen:

    • Batetik, “finantzazio-iturri publikoak” jorratu zituzten, Imanol Arana Eusko Jaurlaritzako kultura-teknikariaren, Elena Alzaga Bizkaiko Foru Aldundiko kultura-teknikaren, Patxi Presa Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura-teknikariaren eta Jesus Gil Beaz-eko teknikariaren (Bizkaiko ekonomia-sustapena) laguntzarekin. Bigarren blokean, berriz, “finantzazio-iturri pribatuak” landu ziren, Nerea Lupardo Euskalteleko Erakunde-harremanen zuzendaria, Iker Marchan La Salve Bilboko CEO, Laboral Kutxaren publizitateeta komunikazio-saileko Ane Doistua eta Roberto Carreras Muwom enpresaren fundatzaile-kidea eta zuzendaria bertan izan zirela. Xedea argia izanik, jardunaldiko hizlariek bikain eman zuten mezua. Erakunde desberdinetako kultura-sailek gaur egun dituzten laguntza publikoak azaldu zituzten, eta Patxi Presak laguntza publikoek Gipuzkoako lurraldean orain duten banaketa labur aztertu zuen. Horrez gain, Bizkaiko ekonomia-sustapen sailak dituen laguntza-ildoez ere mintzatu ziren, Beaz-en bitartez aukerako finantzazio-bideak aurkitzeko.
    • Babes pribatuari dagokionez, bigarren atalean, hizlariek babesaren kontzeptuak izandako bilakaera aztertu zuten, bai eta marka bakoitzaren egungo ezaugarriak ekitaldi bat babestean (forma eta modua) ere. Azkenik, Roberto Carrerasek teknologia, musika eta babesa bateratzen dituzten arrakasta handiko proiektuak aztertu eta azaldu zituen. Biltzeko ahalmena, kalitate-galdetegia eta ekitaldiaren antolakuntza aztertu ondoren, MIEk positiboki baloratzen du jardunaldia. Hurrengo ediziora begira, oharrak aztertuko dira, sektore gisa hobetzen eta egonkortzen jarraitzeko eta musika-industriaren enpresei ezagutzaren balio erantsia eskaintzeko.

    Jardunaldiaren laburpen bideoa: https://youtu.be/KMSwOayWf7o


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak