Musika Industriaren Elkartea

  • Aurreko urtetan bezala,  aurten ere onartu da MIEren bazkideentzako diru-laguntza bat ezartzea, urtean zehar musikako merkatu eta azoka profesionaletan parte hartzeko.

    Diruz lagun daitezkeen jarduerak

    MIEren bazkideentzako laguntza honen helburua da 2016ean Euskal Herritik kanpo egiten diren merkatu, azoka edo ekitaldi profesionaletan parte hartzea.
    Laguntza urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte egiten diren musika-azoka profesionaletara bideratuta dago.
    Elkartearen laguntza beste erakundeetako laguntzekin bateragarria da.

    Zuzkidura ekonomikoa

    250€ + BEZ bazkide eta urte bakoitzeko, nazioarteko azoken kasuan
    150€ + BEZ bazkide eta urte bakoitzeko, nazioko azoken kasuan
    * 250€ lor daitezke gehienez, bazkide eta urte bakoitzeko. Norbait nazioko eta nazioarteko azoketara bertaratzen bada, nazioarteko azokei dagokien zuzkidura jasoko du.

    Diruz lagun daitezkeen gastuak

    • Merkatuetan akreditatzeko eta instalatzeko gastuak, joan-etorriak, ostatua eta dietak.
    • Ez dira emanaldiak edo kontzertuak diruz lagunduko.

    Eskaerak aurkezteko epea

    Abenduaren 1era arte.

    Aurkezteko modua

    Elkartearen laguntza jaso nahi duen bazkideak elkartearen koordinatzaileekin harremanetan jarri behar da: koordinatzaile@mieelkartea.com / 697484625.

    Behin interesa duela jakinarazita, azokarekin lotutako fakturaren bat aurkeztu beharko du (akreditazioa, hotela, hegazkin-txartela…), laguntza kobratzeko.

    Laguntza jasotzen duten bazkideek konpromisoa hartzen dute azokako argazkiren bat bidaltzeko, elkartearen gizarte-sareetarako, eta haien sareetan #DeFeriaConMIE gaiaren pean argitaratzeko, halakorik dutenean.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak