Aurten BIMEk 10 urte betetzen ditu, eta urriaren 26tik 28ra bitartean ospatuko da Euskalduna jauregian. Musika Bulegoa bertan egongo da, eta egun bakoitzerako zenbait ekintza antolatu ditu.
Urriak 26:
10:00 – “Salud mental: retos de la industria musical en la postpandemia” panela. MIErekin lankidetzan eginda.
14:00 – Musika Bulegoko bazkideentzako Networkign Bazkaria. BDCC-ren lana ezagutaraziko da bazkarian.
15:45 – Musika Bulegoko bazkideentzako Speedmeeting saioa, Portugaleko agenteak egongo dira bertan. Portugalen festibalak, sustatzaileak, kontzertuak etab. ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek.
18:00 – Onginetorri koktela
Urriak 27:
10:00 – “Charla con locales de música en vivo acerca de las nuevas estrategias para llegar al público” panela. KL-rekin lankidetzan eginda
10:55 – Live DMAk 10 urte betetzen ditu, eta hori ospatzeko “¡Apoya tu escena musical local! Live DMA cumple 10 años reconociendo el valor cultural de las salas, clubes y festivales de música en vivo con la cooperación de toda Europa” mahai ingurua antolatu da.
16:00 – Musika Bulegoko bazkideentzako Networking saio pribatua. BIME Bogotá eta Kolonbiaren musika industria ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek.
20:00 – Basque Music-en showcase-a. Bertan, Idoia, MICE eta Merina Grisen musikaz gozatzeko aukera egongo da.
Urriak 28:
10:00 – “Estatuto del Artista: Nuevo Régimen Relaciones Laborales” hitzaldia. Musikarirekin lankidetzan eginda.
10:30 – Musika Bulegoko bazkideentzako Networking gosaria. Portugaleko musika industriarekin kontaktuan jartzeko aukera izango dute parte hartzaileek.