Musika Industriaren Elkartea

  • Euskal Herriko Musika industriarako azokarik garrantzitsuenetarikoa da Durangoko Azoka eta bai sektorerako zein publikoarentzat erreferetzia izaten jarraitzen du. Publiko eta talde edo artisten hurbiltasuna da DAzokaren arrakastaren sekretua eta bere ezaugarri nagusia.

    Sinaketak ondo funtzionatzen dute eta ez bakarrik salmentak gora egiteko baizik eta publiko eta artisten erlazioa fidelizatzeko. Izan ere, 52. Edizio hau, hilaren edizioa izan da, bost eguneko hilera etengabeak izan ditugu. Durangoko Azokatik ez zara bakarrik diskarekin irtetzen, argazkiak, artistaren hitzak… oroitzapenak dira azken finean.

    Musika zuzeneko arloan, Ahotsenearen arrakasta azpimarratu behar dugu. Programazio sendoa izan dugu eta hurbitalsun hortatik dator espazio honen arrakasta. Ekitaldiak indarra izan dute aurten.

    Nobedadeak izan dira gehien saldu diren diskoak baina iraganeko kantariak be indarra mantzentzen dutela ziurtatu da DAzokaren edizio honetan. Argi dago belaunaldi berri batek hartu duela lekua eta iraganeko kantaritik jaso dute modeloa eta transmizioa.

    Beraz, transmizioaren katea oso sendo mantetzen dala be ikusi dugu DAzokan.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak