Musika Industriaren Elkartea

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak Gipuzkoako Urrezko Domina eman dio ELKAR TALDEAri, lurralde historikoaren sari gorena.

    1972an sortua, euskara eta euskal kultura ardatz dituen erakundea da Elkar Taldea. Euskararen eta euskal kulturaren sustapena eta garapena eraginkortasunez bultzatzea du helburu, enpresa eta ekonomia euskararen eta kulturaren zerbitzura jarriz.

    Argitalpen-lanarekin batera, salmenta eta banaketaz arduratzea erabaki zuten, frankismoaren azken urteetako debeku-testuinguru batean.

    Elkar Taldeak hasieratik izan zuen helburu: zerbitzu integrala hasieratik eskaintzea eta liburuaren balio-kate osoa antolatzea.

    Gaur egun, liburuez eta musikaz gain, komunikazioaren teknologien garapenean sortutako jarduera berriak ere jorratzen ditu, merkatuaren aldaketetara egokituz eta euskal ekosistema kulturalean gune zentrala eta oso zabala hartuz. Gainera, Gipuzkoako motor ekonomiko handienetako bat dela esan daiteke.

    Elkar Taldeak abenduaren 16an jasoko du, 50. urteurrenean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren omenaldia eta aitortza.

    Zorionak, Elkar Taldea!


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak