Musika Industriaren Elkartea
Gobernuaren aldetik BEZaren murrizketa ez betetzearen larritasunaren aurrean AEICEk hurrengo gutuna bidaltzea erabaki du. Gure aldetik gutuna sinatu dugu eta honekin BEZ kulturalaren murrizketa lortu nahi dugu. Karta osoa irakurri nahi duzu?
‘Euskadiko Soinuak’, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburuordetza-ren eta sektoreko elkarte batzuen arteko lankidetza-ekimena da. Bere helburuak Euskal Herrian sorturiko musikaren zabalkundea eta sektorearen eragileen arteko kolaborazioa eta debatea sustatzea dira. Une honetan, sektorea ‘Musika bulegoa’ proiektua martxan jartzeko lanean ari da….
Kulturaren egungo egoerak eta ondorioz etorkizunak kezkaturik, kulturgintzan ari garen eragile batzuek, iritzi eta proposamen truke kolektibo ahalik eta zabalenaren beharra dugula uste dugu. Euskal Herrian kulturgintzan ari garen guztiok elkartu, nork bere eguneroko jardunetik hitz egin eta aurrera begira…
Atzo, ekainak 10, UFI SARIAK banandu ziren Madrilen. MIE elkartearen kolaborazioagaz eta Etxepare Institutuak babesturiko kategorian, EUSKERAZKO ALBUMIK ONENAREN SARIA, Oreka Tx taldeak irabazi zuen, Silex lanagatik. Saria, Aizpea Goenaga, Etxepare Institutoko zuzendariaren eskutik jaso zuten. Zorionak!
2013ko neguan euskal musika industriaren egoera salatu nahi genun. Musika arloa krisialdi egoera honetatik irteteko estrategietatik kanpo geratu dela sentitzen dugu. Hau dela eta hona hemen gure aldarrikapena: BEZ murriztua behar-beharrekoa da. Gaurko BEZaren ezarpena, Europako altuenetako bat, gure industriaren…