
MIEk Musika Bulegoarekin elkarlanean, ‘Pizgarri fiskalak: musikaren industriarentzat aukera berriak’ jardunaldia antolatu du BIME Pro azokaren programazioaren barruan. Bilboko Euskalduna jauregiko 5H aretoan ospatuko da urriaren 26ean, goizeko 10:00etan.
2023an Bizkaiko Foru Aldundiak abiatu dituen pizgarri fiskalek eskaintzen dituzten aukera berriak jorratuko dira bertan. Inbertsoreek zuzeneko musikaren ekoizpeneko gastuak erosi eta horren ondorioz onura fiskalak izateak ate berri bat ireki dio zuzeneko musikari, baina non daude inbertsore hauek? Nola saldu dezaket nire ekoizpenen gastua? Nola kudeatu behar dut tramitazio guztia?
Beste batzuen artean, galdera horiei erantzuna emango zaie saio informatibo honetan. Jardun horretan arituko dira ondorengo parte hartzaileak: Juan Sebastián Sanz Buerba, Bizkaiko Ogasun Publikoko Saileko Koordinazioko eta Laguntza Teknikoko zuzendariordea; Marta Mendinueta Martinez, Elkargiko Zerga-arloko arduraduna; eta Pilar Aguilar eta Manuel López, Incentiva Music. Saioa networking kafe baten bidez amaituko da.
Euskal Herriko enpresa, profesional eta musikariei zuzendutako ekitaldi pribatu honetan parte hartzeko galdetegi hau bete behar da.
Programa:
10:00etan ongi etorria
10:02 Bizkaiko Foru Aldundiari elkarrizketa
10:22 Elkargi eta Incentiva mahai-ingurua
10:42 Networking kafea