Musika Industriaren Elkartea

  • MIEko bazkideak musika industriaren atal guztietatik etortzen dira. Gure sektorearen argazki perfektua da, eta oso inportantea da atal guztien artean komunikazioa egotea. Horregatik, musika industriaren barne komunikazioa indartzearen ahalegin batean, eta elkarteak sortzen duten bazkide guztiak elkar ezagutzeko ahalegin batean, MIEk bazkideen gida bat sortu du!

    Gida honetan MIEren parte diren enpresa guztiak aurkitu daitezke. Bazkide guztiak hiru taldetan banatuta daude, jardueraren arabera: Ekoizpen Diskografikoa / Grabazio estudioak; Zuzeneko Ekoizpena; eta Ekoizpen Teknikoa / Enpresa laguntzaileak. Normala den bezala, bazkide bakoitzaren izena eta logoa agertzeaz, informazio inportantea agertzen da gidan: webgunea, telefono zenbakia, emaila, erreferentziako pertsona baten izen deiturak, helbidea…

    Dudarik gabe, elkarte honetako kide guztiek elkarlanean aritzen badira, musika industriarentzako onura asko ekarriko dituzte!

    Hemen ikusi dezakezu bazkideen gida.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak