Musika Industriaren Elkartea

  • Kulturaren egungo egoerak eta ondorioz etorkizunak kezkaturik, kulturgintzan ari garen eragile batzuek, iritzi eta proposamen truke kolektibo ahalik eta zabalenaren beharra dugula uste dugu. Euskal Herrian kulturgintzan ari garen guztiok elkartu, nork bere eguneroko jardunetik hitz egin eta aurrera begira elkarturik zer egin genezakeen adosteko ordua dugula iruditzen zaigu.

    GEUK lehen topaketan, Otsailak 27an, Euskal Herriko kultur eragile ezberdinak bildu ginen gaur egungo sektorearen egoera aztertzeko. Topaketa honen ostean, Topaketen antolaketaren ardura hartu genuen talde-eragileko kideok otsailean elkartu ginen 150 lagunen gogoeta eta ekarpen guztiak biltzen dituen txostena prestatu dugu

    Ekarpen eta gogoeta guzti hoiek bigarren zati baten beharra zuten eta hori dela eta ekainak 12-an bigarren topaketa bat egin zan. Bigarren topaketa hontan,  euskal kultur sistema osasuntsuago eta sendoago baten aldeko Premiazko Neurrien Egitasmoa zehaztu zan.. Bertan, sortzaile, antolatzaile (herri mugimenduak- erakunde publikoak-industria) , hezitzaile, kazetari eta kontsumitzaileen ekarpenak jasota.

    Gaur egun talde eragilea premiazko neurriak diseinatzen eta forma ematen gabiltza, ahalik eta arinen argitaratzeko asmoz.

    Erronka konplexua eta hunkigarria dugu eskuartean, eta kultura sortu, landu eta garatzen dugun guztion ardura da, bizi dugun egoerari larriari guk geuk erantzutea.

     


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak