Jarduera eremuak
Helburu horiek betetzeko, elkarte moduan burutzen dugun lanean hiru jarduera-eremu hauek azpimarra ditzakegu
Helburu horiek betetzeko, elkarte moduan burutzen dugun lanean hiru jarduera-eremu hauek azpimarra ditzakegu
Bazkideek beren kezkak, ekarpenak, esperientziak eta ezagutzak elkarbanatzen dituzten eztabaida-lekua izateaz gain, saiatzen gara MIEko bazkide izateak balio erantsia eman diezaiela bazkideei. Hori dela eta, gauza zehatzak ematen saiatzen gara, gure bazkideen enpresei lagun diezaieketenak.
Administrazioekin hitz egitea nahitaezkoa da sektorearen ezinegonen eta proiektuen berri emateko eta erakundeetatik programen garapena nola planteatzen duten jakiteko; baita publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza areagotzeko ere, industria kulturalen eta sortzaileen mesedetan.
Erakunde independentea garen aldetik, musika-industriaren interesak defendatzeko interesgarri deritzogun eztabaida-guneetan parte hartzen dugu, eta debate interesgarriak sortzen direnetan ere bai, industria sortzaileekin eta kulturalekin zerikusia daukaten esperientziak partekatu ahal izateko.
Gure asmoa elkarte moduan hazten joatea da, elkarteen beharrei erantzutea eta zerbitzurik onenak ematea euskal musika-sektorearen mesederako.