Musika Industriaren Elkartea

  • Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak DA Pro! ekimenaren barruan antolatzen duten topaketaren deialdia zabalik dago. Epea azaroaren 10era arte egongo da zabalik, eta parte hartzeko esteka honen bitartez egin daiteke. 

    Topaketa Durangoko San Agustin Kultur Gunean egingo da, abenduaren 5ean, goizeko 09:00etatik 14:00etara. Formatuari dagokionez, 10 minutuko aurkezpenak izango dira, eta denbora horretan hautatutako proiektuen ordezkariek beraien musika-proiektua aurkeztu beharko dute, euskaraz. Minutu hauek klabeak izango dira, izan ere, honetan oinarrituta zenbait proiektuk 120€ laguntza jasoko dute eta. 

    Aukeratzeko irizpideen inguruan, euskarazko  proiektuak izatea, proiektu edota disken estreinaldiak izatea eta Musika Bulegoko bazkidea izateak abantailak izango ditu aukeraketan.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak