Musika Industriaren Elkartea

  • EAJ-PNV, EH-BILDU, PODEMOS Euskadi, PSE-EE eta CIUDADANOS alderdiek bat egin dute KZB plataformak sustatutako Kultura Zuzenean Bizirik Manifestuarekin.

    2016ko udaberrian hasitako prozesuaren amaiera da, orduan sortu baitzen KZB plataforma eta Euskadiko zuzeneko arteen alorreko elkarteak daude bertan.

    Gasteizen maiatzaren 25ean izandako jardunaldian egoeraren diagnostikoa egin zen eta ideia ugari trukatu zen kulturako eragileek eta indar politikoek partekatzen duten beharrezko espazio hori zabaltzeko.

    Akordioa ezohikoa izan da sinatzaileen aniztasuna eta ordezkagarritasuna kontuan izanez gero, eta abiapuntu berri bat da balizko jarduera publikoak zuzenean egiten den kulturara bideratzeko eta sektore profesionalari dagoen borondate politikoa erakutsi dio, administrazio bakoitzari dagokion ahalmen eta eskuduntzaren neurrian, egungo eredua eguneratzeko ezinbesteko aldaketak elkarlanean hasteko borondatea agertu baita, hala nola:

    1. Zuzeneko arteetarako berariazko neurri fiskalak, ekoizpen eta praktika kulturala pizteko helburuarekin; horrek sektorea indartuko luke, eta lan-ehundura mantentzeko aukera eman.
    2. Sektoreko profesional guztien arazo orokorrei aurre egingo dien Kulturaren Estatutu Profesionala.
    3. EAE osorako ikusleak eta herritarrak esperientzia kulturalean murgil daitezen suspertzeko programa koordinatua, eragile askotarikoen parte hartzearekin, sortzaileetatik hasi eta ikusleak bitarte, hiru administrazio-mailak barne.
    4. Erakustaldi publikoko proiektu bateratu arautua biziagotzea, ekipamenduak -udaletakoak bereziki- lankidetzan lan egitera bultzatuz, kultura sektore osoarentzako ona izango dena hobeto sustatzeko helburuarekin.
    5. Kultura eta Hezkuntza Sailen artean elkarlan aktiborako guneak zabaltzea, unibertsitate aurreko ziklo guztietan bereziki. Hezkuntzak eta zuzenean ematen diren arteek bi aldeentzako baliagarria den bateragarritasun-eremu zabala dute.

Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak