Musika Industriaren Elkartea

  • Gure bizitzako une bakoitzak bere soinu-banda du. Unerik zailenek ere, koronabirusa heldu zenetik bizi dugun egoera honek, kasu, badute beren abestia. Izan ere, besarkada birtualen eta itxialdiak harrapatutako egunotan, musikaren munduan lan egiten dugunok zure alboan egotea dugu xede.

    Dibertitzea, entretenitzea eta bizitza alaitzea ogibidetzat dugunok horretan jarraitu nahi dugu, baina egoera ez da erraza, eta etorkizun nahasia aurreikusten dugu.

    Horregatik, #ezutzibertanbehera mugimendua sortu dugu. Zure hirian kontzertua ematea aurreikusita bazenuen, ez utzi bertan behera. Beste formatu edo data batean eman dezakezu. Jaialdi baterako sarrerak badituzu, gorde itzazu. Ordurako amets gaizto bat besterik ez izatea eta elkar ikusteko aukera izatea espero dugu. Modu horretan, zure bizitzari soinu-banda jartzen jarraitzeko aukera emango diguzu, eta, horrez gain, guztion ekonomian funtsezkoa den industria babestuko duzu.

    Ez utzi bertan behera. Inoiz baino gehiago, gizarteak musika behar du, egunak alaitzeko, iluntasunetik irteteko eta baita bizitzaren koloreak eta notak berraurkitzeko ere.

    “Elkarrekin gaudelako honetan eta elkarrekin hobeto egingo diogulako aurre #ezutzibertanbehera”

    “Eskerrik asko zuen arretagatik. Eskerrik asko zabaltzeagatik”.

    MIE ELKARTEA


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak