Musika Industriaren Elkartea

  • Lau urte eta Europa osoko zerga kultural altuenetako bat jasan ondoren, Espainiako Gobernuak BEZaren % 21a 10 puntutan jaisteko bere promesa bete du.

    Musika Industriaren Elkartetik neurria ospatzen dugu eta lehen pauso baten moduan ikusten dugu kultura-ekintza guztiak tipo txikitan kargatuta egon daitezen. Nahiz eta oraindik ez da argitu noiz eta nola emango den BEZaren jaitsiera hau , bere argiak eta itzalak dituen ekimen hau txalotzen dugu.

    Zentzu honetan, disko-industria baztertuta geratu da diskoetan BEZaren %21 mantendu bait da eta hau ez dela produktu kulturala lez hartzen frogatzera dator. Kontzertuak eta diskoak ezin direla banandu ulertzen dugu, intimoki erlazionatuta daude eta biak artista baten adierazpena dira. Zuzeneko ikuskizunak eta diskoak ez dira bi mundu desberdin osagarriak baizik eta normalean artista baten bira ez da ulertzen aurreko disko-lanik gabe.

    Industria zinematografikoa kanpoan geratu da ere. MIE-k ez du arrazoi objektiborik ikusten horretarako. Europako beste herrien zerga-sistema jarraitzea suposatuko luke zinema sarreretan BEZaren murriztapena.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak