Musika Industriaren Elkartea

  • Otsailaren 22an Musika Industriaren Elkarteak 2022ko Batzar Nagusia egin zuen.

    Egun osoko jardunaldia izanda, goizean Musika bulegorarekin batera antolatutako formakuntza saioa egin zen: KONTRATAZIOA ETA ADMINISTRAZIOA MUSIKA-ENPRESETAN. Sympathy for the lawyer entrepresako Patricia Muñiz de la Olivak eta Manuel Angel Lópezek adituek eskaini zuten, musikaren sektoreko enpresen alderdi fiskal, legal eta laboralei buruz mintzatuz.

    Batzar Nagusia

    Jardunaldiaren bigarren zatia MIEren Batzar Nagusia izan zen.

    2021ean egindako ekintzak berrikusi eta horien inguruan hausnartzeaz gain, diru- eta administrazio-kontuak aztertu ziren bazkideekin batera.

    Eta 2022ari begira lan ildoak zehaztu eta onartu ziren, hauek, besteak beste:

    • Komunikazio arloa indartu
    • II. MIEtik Musikara sarien edizioa.
    • MIEko kalitate-zigilua diseinatzea.
    • MIEko enpresen gida erakundeei eta sektoreko eragileei bidaltzeko.
    • Formakuntza jardunaldiak.
    • MIEko enpresen arteko akordioak erraztea.
    • Lizitazio publikoen behatokia.
    • EITBrekin aukerak aztertzea.
    • EHMBEtik proiektu globalak gidatzea eta industriaren ikuspegia ematea

    Zuzendaritza Batzordea

    Batzar Nagusiaren azken atala zuzendaritza karguak berritzeari eta Zuzendaritza Batzordea berresteari ekin zitzaion.

    Egun 67 bazkidek osatzen dute elkartea.

    Hau da MIEren Zuzendaritza Batzordea:

    • Lehendakaria: Álvaro Sanz
    • Zuzendaritza batzordea
    • Lehendakariordea: Amaia Ispizua
    • Idazkaria: Agus Barandiaran
    • Diruzaina: Aitor Alzibar
    • Bokalak: Amets Rodríguez, Andres Camio “Jitu”, Pau Vargas


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak