Musika Industriaren Elkartea

  • Europar Batasunak Zerbitzu Digitalen Legea (DSA ingelesez) gainditu du. Lege honek sarreren online salmenta seguruago bihurtu nahi du, prozesu hauetan sortu daitezkeen arazoei aurre eginez. Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean argitaratu eta 20 egunera jarriko da indarrean. 

    Hartu diren neurriak hiru izan dira: sarrera saltzaileak identifikagarriak izatea; gardentasunaren inguruan urtero txostenak egitea eta manipulatzaileak diren salmenta taktikak ekiditzea.

    Sarrera saltzaileak identifikagarriak egiteari dagokionez, webguneek saltzaile horiei informazioa eskatu beharko diete (izena, kontaktua, banku-informazioa, etab). Esan beharra dago neurri hau birsalmenta webguneei ere eragiten diela, bertan egiten diren salmenten inguruan erantzukizuna eskatzen dielako. 

    Horrekin batera, webgune hauetan interfaze nahasgarriak debekatzen dira. Hau da, pop-upak debekatzen dira, eta ezin izango da diseinua erabili eroslel engainatzeko. 

    Urtero egin beharreko txostenari dagokionez, birsalmenta eta salmenta webguneek urtean izandago aktibitatearen berri eman beharko dute. Horrela edozein susmagarria izan daitekeen edozein aktibitate ekiditu nahi da.

    Zigorrak plataformen fakturazio orokorraren %6-raino iritsi daitezke.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak