Musika Industriaren Elkartea

  • Zenbait musikari euskaldunen musikak bere lekua aurkitu dute Zelanda Berriko ISCM New World Music Days jaialdian. Abuztuaren 23tik irailaren 1era egingo da herrialdeko Christchurch eta Auckland hirietan. 

     

    Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteak (ISCMk) antolatzen du jaialdia, eta aurten bere mendeurrena ospatzen du. Erakundean munduko herrialde askotariko kideak daude, eta euskal musikaren ordezkariak Musika Bulegoa eta Musikagileak Euskal Herriko Konpositoreen Elkartea dira. Aurtengo edizio honetan Juanjo Eslava eta Mikel Urquiza konpositoreek beraien musika eskainiko dute.

     Juanjo Eslavak bere musika lehenago partekatzeko aukera izango du, abuztuaren 23an, eta Mikel Urquizaren obraz gozatzeko abuztuaren 26ra arte itxaron beharko da. 

     

    Jaialdiari dagokionez, mundu osoko orkestra, bakarlari, talde amateur eta musika elektronikoaz gozatzeko aukera egongo da. Gainera, ikus-entzunezko zenbait ekitaldi prestatu dira ere. Esan beharra dago, pandemiaren ondorioz bi urteko geldialdia izan duela jaialdiak, eta aurtengo edizioak 2020an adostutako programazioa jarraituko duela.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak