Musika Industriaren Elkartea

  • Europako Batzordearen baimenarekin, Bizkaiak ikus-entzunezko ekoizpenak (atzerriko ekoizpenak eta formatu digital berrietakoak barne), arte eszenikoak eta  musikalen zuzeneko ikuskizunak fiskalki sustatuko ditu. Esan beharra dago Batzordearen baimena daukan Estatuko lurralde bakarra dela.

    Musikalen zuzeneko ikuskizunen kasuan,  %40ko kenkari berri bat sortu da. Horretaz gain, gastuen %70erainoko kenkaria izateko eskubidea izango dute. 

    Euskaraz sortutako produkzioek ere pizgarri gehiago izango dituzte, euskarazko musikalen zuzeneko ikuskizunek  %40ko kenkaria izango dutelako Sozietateen gaineko Zergaren kuota likidoan (besteek %30a izango dute). 

    Informazio gehiago nahi izatekotan irakurri Bizkaiko Foru Aldundiaren artikulua. 


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak