Musika Industriaren Elkartea

  • Hurrengo urriaren 23an, asteartean, DonostiakoDabadaba aretoan, Eusko Jaurlaritzaren KSI Berritzaile programaren inguruko argibide jardunaldi bat izango da. Jardunaldi hau Musika Bulegoak antolatuko du eta bere helburua kultur arloko enpresa eta eragile desberdinei erakunde laguntzaileek Tecnalia, Vicomtech, Euskalit eta Elkargi-k eskeini ditzazketen aukerak eta baliabideak sektoreko eragileei helaraztea da, beraien jarduera profesionalean berrikuntza eta hobekuntza hedatu dezaten.

    Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako KSI Berritzaile egitasmoaren helburua proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo hiru jarduera ardatzetan: berrikunta teknologikoa, antolamentu eredu berrikuntza eta enpresen finantza-gaikuntza.

    Jardunaldiaren programa

    19:00-19:15 Ongi etorria eta jardunaldiaren aurkezpena EHMBE

    19:15-19:30 KSI Berritzaile programaren aurkezpena. Sabin Goitia Goienetxea (Kultura eta Hizkuntza Politika Saila)

    19:30-19:45 Tecnalia. Berrikuntza teknologikoa.

    19:45-20:00 Euskalit. Antolamendu eta eredu berrikuntza.

    20:00-20:15  Elkargi. Gaitasun-gaikuntza.

    20:15-20:30  Galderak eta zalantzak.

    Jardunaldia doakoa da. Izena emateko ondorengo posta elektronikora idatzi mesedez: ksi@musikabulegoa.eus


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak