Musika Industriaren Elkartea

  • Enpresa-ideia berritzailea duzu sektorerako? Kontzertu baten mozkina erreala ezagutu nahi duzu? Zure denbora eta errekurtsoak hobeto antolatzea? Enpresa lehiakorragoa izatea? Eusko Jaurlaritzak KSI Berritzaile 2018 Programa abian jarriko du. Egitasmoaren helburua, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo hiru jarduera-ardatzetan: berrikuntza teknologikoa, antolamendu ereduaren berrikuntza eta enpresen finantza-gaikuntza.

    Musika Bulegotik doako Jardunaldi bat prestatu dugu programa honen inguruko zalantza guztiak argitzeko, lehen edizioan parte hartu zuten sektoreko enpresek kontatuko digute euren esperientziak. Jardunaldia martxoaren 7an Durangoko Plateruena Kafe Antzokian burutuko da.

    Hau duzue jardunaldiaren egitaraua:

    KSI BERRITZAILE 2018

    10:00-12:30

    10:00 -10:15 Ongi Etorri eta jardunaldiaren aurkezpena: EHMBE

    10:15-10: 45 KSI BERRITZAILE 2018ko deialdia: Sabin Goitia Goienetxea (Kultura eta Hizkuntza Politika Saila)

    10:45-11:05  Lehendabiziko ardatzeko adibide bat(Dabadaba aretoa)

    11:05-11:35  Bigarren ardatzeko adibide bat(Buenawista Prolleckziom’s)

    11:35-12:00  Hirugarren ardatzeko adibide bat (Eskena)

    12:00-12:30  Galderak eta zalantzak

    Izen-ematea:

    ksi@musikabulegoa.eus edo idazkaritza@mieelkartea.eus


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak