Musika Industriaren Elkartea

  • Unión de Músicos-ek “Espainiako musikarien lanbide eta lan egoera. 2022. urtea.” atera berri dute. Txosten honetan musika industriaren inguruko zenbati datu emante dira, denak lan munduarekin zerikusia dutenak. Bertan ematen diren datuak nahiko kezkagarriak dira, askok adierazten baitute sektorean dagoen prekarietatea.

     

    Adibidez, orokorrean musika sektoreko ikasketa mailak oso altuak izaten dira, baina hori ez da irabazietan islatzen. 2021. urtean, inkestatuen %88ak 14.000 euro edo gutxiagoko urteko diru sarrera gordinak izan zituzten. Gainera, %69ak 7.000 euro baino gutxiago lortu zituzten. Emakumeen datua askoz kezkagarria da, %74 batek  kantitate hori baino askoz gutxiago lortu baitu. 

     

    Aurreko datuekin argi geratu da musikarien egoera ekonomikoa ez dela batere egonkorra. Izan ere, %62ek bi lanbide edo gehiago dituzte, eta inkestatuen erdientzat musikatik lortzen duten dirua diru-sarrera guztien % 25 baino ez da. Berriro ere, emakumeen egoera latzagoa da, emakumeen %72ak enplegu-aniztasun egoera batean baitago.

     

    Esan beharra dago inkestatuen erdiak baino gehiagok (%56 batek) autonomo bezala egiten dituela musikarekin zerikusia duten lanak. 

    Txosten osoa irakurri nahi izatekotan, klikatu hemen.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak