Musika Industriaren Elkartea

  • Eusko Jaurlaritzak kultur sektoreko publikoak garatzeko diru laguntzen deialdia kaleratu du. Bertan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea martxoaren 28a artekoa izango da.

    Aurrekontua 200.000 €-koa da; horietatik 100.000 €2022ko ekitaldirako izango dira, eta gainerakoak 2023rako konpromiso-kreditu gisa eskainiko dira.

    Diru-laguntza jasotzeko, baldintza hauek bete behar dira:

    1. Proiektu eta jarduera bereziak eta espezifikoak dira, eta helburu dute kulturarako sarbidea eragozten edo mugatzen duten oztopoak ezabatzea, kultura-publikoekiko harreman-modu berriak planteatzea, sorkuntzaren eta kultura-publikoen arteko elkarrekintzaren garrantzia nabarmentzea eta/edo kultura-publikoen jardun aktiboa bultzatzea.
    2. Diruz lagun daitezkeen proiektu eta jardueren tipologia:
    3. Publikoak dibertsifikatzea: interesik gabeko publikoentzako, publikoak ez direnentzako eta hezkuntza-, psikologia- eta/edo gizarte-inguruneko oztopoak gainditzeko esku-hartzeak behar dituztenentzako proiektuak eta/edo jarduerak.
    4. Publikoak zabaltzea: kulturan interesa duten baina kultura-jardueretan parte hartzen ez duten eta kultura-jarduerak erakartzeko eta haietarako sarbidea errazteko esku-hartzeak behar dituzten publikoentzako proiektuak eta/edo jarduerak.
    5. Parte-hartzean sakontzea: lehendik dauden kultura-publikoak leialtzeko proiektuak, haien partaidetza-maila eta inplikazio-maila handitzeko.
    6. Proiektuak edo jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan egingo dira, 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitartean. Proiektuak 2022an hasi beharko dira.
    7. Diruz lagundu daitezkeen proiektuak eta jarduerak herritarrei ireki beharko zaizkie.
    8. Autofinantzaketaren gutxieneko ehunekoa onartutako aurrekontu osoaren % 20 izatea. Deialdi honen ondorioetarako, autofinantzaketatzat hartuko da iturri publikoetatik ez datozen diru-sarreren zatia, eta, hala badagokio, 10. artikuluaren arabera araztutako aurrekontua onartutako guztizko aurrekontutzat.
    9. Euskara jardueren komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzea, gutxienez % 50ean.

    Diru laguntzaren inguruko informazio gehiago izateko, esteka honetan klikatu.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak