Musika Industriaren Elkartea

  • Musika Bulegoak musika sektoreko berdintasunari buruzko online formakuntza antolatu du. Gure sektorearen maskulinizazioaz kontzientziatzeko eta aldaketa erraztuko duten ekintzak abian jartzeko aukera bat da.

    Datorren asteartean, apirilak 5, arratsaldeko 15: 30etan, Silvia Muriel psikologoak eskainiko du ZOOM bidez. Ikastaro honek ordubete inguruko iraupena izango du.

    Murielek musikaren sektoreak berdintasunaren arloan dituen zailtasunak aztertuko ditu, horietako asko egiturazkoak, baina horien aurrean kontzientzia hartu eta konpromisoak hartu behar dira, eragile guztien artean benetako eraldaketa bat bultzatzeko.

    Hauek dira saioan landuko diren gaiak:

    • Zailtasun estrukturalak musikaren sektorean berdintasunaren arloan.
    • Berdintasunaren arloko politika publikoak:
      • Kontratazio publikoko eta diru-laguntzetako berdintasun-planen eta klausula sozialen arloko legeria.
      • Egitura eta plantillak.
      • Emakumeak ikusaraztea eta estereotipoak gainditzea.
      • Emakumeen aurkako indarkeriari aurrea hartzea eta aurre egitea.
    • Konpromisoak edo egin daitezkeen jarduerak.

    Izena emateko egin klik esteka honetan.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak