Musika Industriaren Elkartea

  • Musika Bulegoak eta Musika Industriaren Elkarteak (MIE) otsailaren 22rako antolatutako formakuntza-jardunaldiaren izenburua “Musika enpresen kontratazio eta antolaketa administratiborako praktika egokiak” da.

    Management enpresei, ekoizpen bulegoei, enpresa teknikoei, diskoetxeei eta zerbitzu laguntzaileei zuzendutako formakuntza honetan, Patricia Muñiz de la Oliva eta Manuel Angel López (Sympathy for the lawyer) adituek musikaren sektoreko enpresen alderdi fiskal, legal eta laboralei buruz hitz egingo digute. Jardunaldi presentziala izango da Zelaieta Zentroko Kontzertu Aretoan, Amorebieta-Etxanon, 09: 30etik 14: 00etara, erderaz, eta aldez aurretik izena eman behar da. 

    Izena eman

    Esteka honetan egin dezakezu.

    MIE - formakuntza - kontratazioak

     

     

     

     

     

     

     

     

    Musikaren alderdi fiskalen artean, honako hauek jorratuko dira:

    • JEZ eta JESN. Desberdintasunak. Musika-industriaren epigrafeak
    • Jarduera motak: autonomoa, sozietatea, ondasun-erkidegoa, kooperatiba, elkarteak
    • Zuzeneko ikuskizunen fiskalitatea
    • Zuzenekoak kontratatzea. Artisten Araubide Berezia eta kotizazioa. Jai- eta ikuskizun-aretoen hitzarmena aplikatzea
    • Grabazioen fiskalitatea
    • Grabazioen kontratazioa
    • Diru-laguntzak. Europako laguntzak
    • Zerga-pizgarria

    Laboral eta legeari dagokienez, honako hauek jorratuko dira:

    • Fonogramen ekoizlearen, kontzertuen sustatzaileen eta jaialdien antolatzaileen, managerren eta booking-agenteen eta ikuskizunetako teknikarien legezko kontzeptua
    • Jabetza intelektuala. Manager eta zigilu diskografikoetarako hurbilketa
    • Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea. Derrigorrezkoa al da kanpoko prebentzio-zerbitzu bat kontratatzea?
    • Aseguru motak. Erantzukizun zibileko asegurua. Noiz kontratatu behar da erantzukizun zibileko aseguru bat? Ezerezte-aseguruak. Covid 19 barne?
    • Datu pertsonalen babesaren arloko lege-inplikazioak
    • Artistaren estatutua
    • COVID -19 azken araudia eta eguneratzeak

    Jardunaldi honetan parte-hartzea doakoa da eta Bizkaiko Foru Aldundiko kultura sailaren laguntza du.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak