Musika Industriaren Elkartea

  • Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) Sareko programatzaileen eta musika-eragileen (sustatzaile, manager, agentzia eta musikarien) arteko topaketa antolatu du euskal musikaren sorkuntza, ekoizpena eta hedapena babestu eta zabaltzeko asmoz.

    Topaketa urriak 18an burutuko da (lekua eta ordua zehazteko daude) eta bi zati izango ditu. Lehenengoan, aukeratutako proiektuen ordezkariek beren musika-proiektuen aurkezpen laburrak egingo dizkiete Sareko
    programatzaileei. Horretarako, egoki deritzoten materiala erabil dezakete (fitxak, zatiak, ikusentzunezkoak…). Horrez gain, zalantzak argitu eta informazioa zabaltzeko denbora egongo da. Bigarrenean, banakako harremanetarako aukera egongo da.

    Musika-ikuskizunek topaketan parte hartzeko izan behar dituzten ezaugarri nagusiak.
    * Musika-proposamen berriak, originalak edo bereziak3
    * Barruko agertokietara egokitutako musika-proposamenak.
    * 2019ko emanaldietarako prest dauden proposamenak.

    Proposamenak ekainaren 28ra arte aurkeztu daitezke, hori barneUztailaren 30ean jakinaraziko da zer musika-lanek edo -ikuskizunek hartuko duten parte topaketan.

    Informazio gehiago esteka honetan.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak