Musika Industriaren Elkartea

  • Eusko Jaurlaritzak Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresentzako KSI Berritzaile 2017 egitasmoa aurkeztu du Euskadiko Artxibo Historikoan antolatutako jardunaldi batean. Joxean Muñoz Kultura sailburuordea bertaratutakoei azaldu die proposatzen diren lan-ildoak.

    Egitasmoak hiru ardatz ditu:

        1. Ardatza- Berrikuntza eta Transferentzia teknologikoa: ardatz honen bidez Tecnalia eta Vicomtech-IK4 zentro teknologikoetatik Kultura eta Sormen Industrietara (KSI) transferentzia teknologikoa sustatuko du. Horrela, batetik, globalagoak diren merkatuei begirako produktu eta zerbitzu berritzaileak prestatuko dira, eta bestetik, sinergiak eta aukera eta garapen berritzailerako espazio berriak sortuko dira.

        2. Ardatza- Antolamendu eredu eta enpresa egituraren berrikuntza: enpresen antolamendu ereduak berritu eta kudeaketa sistemak hobetzea da ardatz honen egitekoa, horren bidez lehiakorragoak izan daitezen. Eginkizun horretan EUSKALIT-en laguntza izango dute.

        3. Ardatza- Finantza-Gaikuntza: enpresen finantza-gaikuntzarako, ELKARGIren laguntza jasotzeko aukera izango dute, kudeaketa Ekonomiko-Finantzarioaren oinarrizko kontzeptuen inguruko prestakuntza jasoz.

    Egitasmoari buruzko informazio gehiago www.ksiberritzaile.eus helbidean eskuragarri dago.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak