Musika Industriaren Elkartea

  • 6 hilabetez lanean egon eta gero, gobernuak pasa den martxoaren 22an onartu zituen Artistaren Estatutuaren lehenengo neurri paketea. Neurrien helburu nagusia artisten lan-erregimena eta Gizarte Segurantzakoa egungo errealitatera egokitzea da, bai eta hura garatzeko beharrezkoak diren jarduera tekniko eta lagungarrietara ere, beren jarduera behar bezala garatzeko.

    Berritasunen artean, hauek dira 5 nagusiak:

    • Iraupen jakineko lan-kontratu artistikoa sortzea
    • Jendaurreko ikuskizunaren definizioa egokitzea eta zabaltzea, teknikariak eta laguntzaileak sartzeko eta sektorearen eremua eguneratzeko
    • Artisten, teknikarien eta laguntzaileen salbuespenezkotasuna aitortzea, 30 egunetik beherako kontratuetan zigorrik jaso ez dezaten
    • Urteko 3.000 €-tik beherako diru-sarrerak dituzten artistei autonomoen kuotak egokitzea
    • Arte-jardueretan aritzen diren pertsonen lan-harreman bereziaren araubidea egokitzen da, bai eta hura garatzeko beharrezkoak diren jarduera tekniko eta lagungarrietara ere, eta sektoreko lan-baldintzak hobetzen dira

    Informazio gehiago nahi izatekotan, Estatuko Aldizkari Ofizialean irakur dezakezu. 


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak