Musika Industriaren Elkartea

  • Ekainean egindako azken bileratik, Espainiako Gobernuak aurrerapenak egin ditu Artistaren Estatutuan. Aldaketa garrantzitsuenetako bat PFEZ % 15etik % 7ra murriztea izan da, 15.000€-tik beherako errendimenduak dituzten artisten kasuan.

    Era berean, autonomoen kotizazioak kulturaren arloan lan egiten duten autonomoen jarduerara egokitzeko proposamen bat aztertzen hasi dira. Proposamen honen bidez, profesional asko kondenatuta dauden prekarietateari aurre egin nahi zaio, sektore kulturaleko LAEaren kotizazio-sistema egokituz.

    Pentsioen gaia ere jorratu da, 2019ko araudia eguneratu eta osatzeko. Araudi horrek erretiro-pentsioen bateragarritasuna arautzen du jarduera artistikoan aritzearekin eta jabetza intelektualeko eskubideak jasotzearekin.

    Informazio gehiagorako gobernuak ateratako prentsa oharra irakurri dezakezu.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak