Musika Industriaren Elkartea

  • Basque Music ekimenak, BIMErekin elkarlanean, deialdia egin du euskal talde eta bakarlarientzat,BIME pro 2018 parte har dezaten. (Urriaren 24tik 26ra bitartean, BEC-en).

    Bi euskal taldek edo bakarlarik hartuko dute parte urriaren 25ean Bilborock aretoan antolatuko dan showcase-gauan, BIME Pro-ren antolatzaileek aukeratuta. Hain zuzen ere, kontzertu bat eskainiko dute , Estatuko eta nazioarteko profesional asko erakarri ohi dituen BIME City programazioaren barruan.

    Izena emateko epea uztailaren 9an hasi eta 24an amaituko da, eta izena emateko inprimaki hau bete behar da.

    Basque Music ekimenaren sustatzaileak honako hauek dira: Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza).

    Informazio gehiago: info@musikabulegoa.eus // 945 123 391


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak