Musika Industriaren Elkartea

  • Historian lehen aldiz, BIME musika jaialdia Latinoamerikan antolatu da. Feria maiatzaren 4tik 7ra egin zen, Bogotan. Guztira, 30 herrialdetako 2800 pertsona bertaratu ziren. Nabarmentzekoa da publikoaren ia erdia nazioartekoa izan zela.

     

    Joan den astean, Kolonbiako musika-industria osoa hiriburuan zentratu zen, eta 1.500 pertsona baino gehiago bertaratu ziren BIME PROko jardunaldietara (eta beste asko online bertaratu ziren). Horrela, mundu osoko sektoreko profesionalek negozioak egiteko eta momentuko azken berrikuntzei buruzko ezagutzak eta iritziak partekatzeko aukera izan zuten.

     

    Jaialdiari dagokionez, BIME LIVEk artista independente eta mainstream onenak ekarri zituen. Festibaletik pasatu zirenek Nathy Peluso, Nanpa Base eta The Change artisten musikaz gozatzeko aukera izan zuten, besteak beste.

     

    Musikaren industria azaltzen

     

    BIMEn egondako ponentzietatik hainbat ondorio atera dira. Hona hemen horieta zenbait ondorio interesgarri:

    • Artista baten marka modu integralean eraikitzeko beharra
    • Chile Ascendente: Txileko Musikaren Behatoki Digitalak datu harrigarri eta baliotsuak aurkeztu zituen hitzaldian.
    • Herrialdeko hiriburua, Santiago, Spotifyn hileko bigarren erabiltzaile kopuru handiena duen hiria da, eta YouTuben bosgarren erabiltzaile gehien dituen hiria.
    • Biniloen ekoizpen orokorrera itzultzea?

    Industria berri bat sortzen ari da Latinoamerikan eta biniloen fabrikazioa eta ekoizpena berreskuratzen ari da.

    • Musikan genero berdintasunari buruzko panelen menu zabalean, posterrak eta merchandising-a, sarreren salmentaren industria, artisten osasun mentala, influencer-en aroa eta abesti baten biralizazioa.
    • Hedabideei buruz hitz egin zen sare sozialen, streaming plataformen eta memeen garaian. Gai interesgarriak aztertu ziren, hala nola artistak eta online irrati eta prentsa grafikoarekiko harreman berri bat, metriken balioarena eta kazetaritza-editore edo irrati-esatari bati oraindik egokitzen zaion aukera kuratorialarena.

     

    10 urte baino gehiagoz egiten den ekitaldia urriaren amaieran itzuliko da Bilbora. Last Tour da BIME antolatzen duen erakundea.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak