Musika Bulegoa Sariak proiekturen bigarren ediziorako proposamenak egiteko epea zabalik dago.
Proposamenak aurkezteko epea IRAILAREN 10era arte egongo da irekita. Iaz bezala, Musika Bulegoko bazkideek bakarrik (zuzenak eta zeharkakoak) aurkeztu ahal izango dituzte hautagaiak. Hau eta garrantzizko informazio guztia oinarrietan jasotzen da.
Hemen dituzue sariketaren oinarriak eta proposamenak egiteko fitxa.
Sari-banaketako ekitaldia DONOSTIAN izango da azaroaren 29an, MUSIKENEN (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia).