Musika Industriaren Elkartea

  • Musikaren sektoreak Covid-19arengatik izandako egoera latzari aurre egiteko MusicAIREk diru-laguntza batzuk atera ditu, eta orain bigarren deialdiaren epealdia zabaldu du. Eskakizuna egiteko inprimaki hau bete behar da urriaren 26a baino lehen.  

    Ekimen hau hiru zutabetan oinarritzen da: susperraldi digitala, ekologikoa eta zuzena eta erresilientea den berreskuratzea. Lehenengoari dagokionez, MusicAIREk ingurumena zaintzen dituzten proiektuak, eta orokorrean proiektu “berdeak” babestu nahi ditu. Bigarren zutabearen ingurna, MusicAIREk badaki musikaren industria aurrera doala, eta askorentzat aurrerapen horiek garestiak direla. Horregatik teknologia berrietan apostua egiten duten proiektuak sustatu nahi ditu. Azkenik, musika pertsonak elkartzen dituen gauza bat den einean, erakundeak kutsu soziala duten proiektuak aurrera eraman nahi ditu.

    Laguntza hiru taldetan banatuta dago, bakoitza kantitate batekin: Micro laguntzak (15.000€), laguntza txikiak (30.000€) eta laguntza ertainak (55.000€). Gogoratu gehienez proiektuaren %90a sustatuko dela. Esan beharra dago diru-laguntza hauek Europar Batasunaren finantzaketarekin aurrera eraman dela. Proposamenaren inguruan gehiago jakin nahi izatekotan MusicAIREren webgunean irakurri dezakezu (ingelesez).


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak