Musika Industriaren Elkartea

  • Eusko Jaurlaritzako Kultur eta Hizkuntza Politika Sailak Arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modeu iraunkorrean kudeatzeko dirulaguntzen bigarren deialdia zabaldu berri du. Kasu honetan, eskaerak egiteko hilabete bateko epea izango da, hau da, deialdia abenduaren 14ra arte egongo da zabalik.

    Dirulaguntzak gehienez 150.000€koak izango dira, betiere gehienez aurrekontuaren %80a baino gehiago ez bada. Deialdi honen zenbateko osoa 711.527,20 € da.

    Dirulaguntzaren zehaztapenei dagokienez, egoitza soziala EAEn duten izaera pribatuko entitateak eskatu dezakete, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:

    1- Arte eszenikoen eta musikaren ekoizpen edo programazio profesionalaren eremuetan ohiko jarduera garatzea.

    2- Proiektuaren xede den azpiegituraren jabetzaren titulartasuna-edo haren kudeaketarena- egiaztatzea.

    3- Xedea, helburu soziala  -eta EJZ-n alta-, eszena- edo musika-jardueren garapenarekin bat etorriz.

    Deialdi honek hiru azpiegitura motetara dago zuzenduta gehienbat: Zuzeneko arteen erakusketak (antzokiak, musika aretoak, auditoriumak,..); Saiakera eta ekoizpen eszenikoa (antzerkia, zirkua, dantza,…); eta Saiakera edota musika-ekoizpena.

    Deialdiaren informazio guztia  Eusko Jaurlaritzaren webgunean aurkitu dezakezu.


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak